Ni Naiz

rss Ezagutzera eman
Foto Emilio Olabarria

Laudion jaioa eta 1980az geroztik alderdikide, lehen Eusko Jaurlaritzaren osaketan eman nituen nire lehen pausuak. Berton urte bat besterik ez eman nuen, izan ere 23 urterekin Arabako ordezkari gisa, euskal legebiltzarkide izendatu baininduten; eta 26 urte nituela, Kongresuko Diputatu izendatu ninduten, legealdi hartako diputatu gazteena bilakatuta.

Harez geroztik Aiarako eta Euskadiko interesen defendatzaile sutsua izan naiz 30 urtez; baina denbora tarte hartan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian, epaile eta magistratuak gobernatzen ere aritutakoa nauzue, nola ez, judiziala bezalako mundu itxi batean euskal interesen defentsa sutsua egiten.

Neure profila, 30 urtez Deustuko Unibertsitatean irakaskuntzan aritzearekin osatzen da.

Egun, Laudioko Uri Buru Batzarreko kide Nauru, alderdi barruan nire bigarren erantzukizuna delarik; izan ere, Araba Buru Batzarreko burukide izandakoa bainaiz. Bi eginbehar hauek dira gogobetetasun handiena eragiten didatenak. Alderdi barruko lana isila da, baita etengabea ere, baina horretan diraut, hedabideen gehiegi agertu gabe, baina irmoki. Alderdi hau, jeltzale, jelkide eta bertako burukideen etengabeko lan xumerik gabe ez litzakeen ezer gutxi izango, horrexegatik hortxe izango naiz ni ere.