Next Euskadi

USTELKERIA VERSUS GÜRTEL

2018/05/30 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
USTELKERIA VERSUS GÜRTEL

ARGAZKIA JAITSI

Camusek, Izurritea deituriko bere lan handian, gobernuan den alderdian ustelkeriaren erabilerak suposatzen duen horren zenbait gako eskaintzen dizkigu.

Gaur, izurriteak esanahi fresko bat du. Camusek norbanakoen erantzukizun morala aukera publikoen bihotzean jartzeko ekiteak, gure garai honetako ohitura erosoak bortizki zauritzen ditu. Heroitasunaren definizioa –jende xumeak ez ohizko gauzak egiten ditu duintasun soilaz at- indarrean dago, hasiera batean aintzatetsi genezakeenatik haratago.

Ongiaren eta gaizkiaren arteko diferentziari hertsiki lotuta, argi ez-egoki bat eskaintzen du gure garai honetako erlatibista eta oportunisten gain. Eta izurrite biologiko baten erabilera polemikoak, kutsatze moralaren ezbaia irudikatzeko, ezbai konplexu baten aurrean jartzen gaitu: Estatu honetan elkarrekin bizi gaitezke, baita edozeinetan ere, ustelkerian, babesean, nagusikerian, hedabideen manipulazioan eta abarrean oinarritutako sistema batekin.

Abagune honetan askatzeko ezbai egokia.

Next Euskadi