Next Euskadi
Alderdi Eguna 2019

ALTSASUN GERTATUTAKOAREN ARIRA

2018/04/17 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
ALTSASUN GERTATUTAKOAREN ARIRA

ARGAZKIA JAITSI

Zuzenbidearen teorian mundu mailako ospe handienetariko Günther Jakobs-ek eztabaida sutsu bat piztu zuen honako hau adieraztean: gaur egun, Estatuaren botere penalarentzat, hiritar guztiak ez dira pertsonak, hiritarrak, pertsona edo arerioak dira, bata edo bestea.

Azken bolada honetan, Ministerio Fiskalak erraztasun osoz terrorismo delitutzat jotzen ditu, adierazpen askatasunak, manifestazio eskubideak eta orokorrean, disidentzia politikoa bezalako agindu konstituzionalak babesten dituen zenbait gertakizun. Neurrigabea da duda gabe, txotxongilolarientzako, Kataluniako Errepublikaren Defentsarako Batzordeentzako, eta zer gertatu den benetan jakin gabe, Altsasun gertatutakoaren ondorioz hirurehun urte baino gehiagoko kartzela zigorra proposatzen duen terrorismoagatiko inputazio bat sortzea.

Altsasun gertatu dena gertatu dela ere, terrorismo delitua egozteak hurrengo zalantza hauek eragiten ditu:

  1. Altsasuko gazteen jarrerek ordena konstituzionala iraultzeko gai dira?

 

  1. Gertatutakoak bake publikoa larriki asaldatu dezake, ez bakarrik Altsasun, baizik eta Estatu espainiar osoan, beti ere zigor bidegabe hau azaltzen duen bezala?

 

  1. Gertatutakoak nazioarteko erakunde baten funtzionamendua larriki ezegonkortu dezake?
  2. Istilu hauek, Estatu espainiarreko biztanleriaren zati batean izu-ikara eragin dezakete?

Zorionez, gutxien ideologizatutako terrorismoaren biktimek eta benetako terrorismoa pairatu duten biktimek, neurrigabeko erabileraren bitartez muturreko delitu honen ezereztea salatu dute.

Azkenean, García Lorcaren “Romancero Gitanoko” bertsoetan Guardia Zibilaren inguruan egindako zenbait aipamen ere terrorismo delitutzat jotzeko zorian izan daitezke.

Next Euskadi