Next Euskadi
Alderdi Eguna 2019

KALITATE GORENEKO DEMOKRAZIAK

2018/01/22 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
KALITATE GORENEKO DEMOKRAZIAK

ARGAZKIA JAITSI

Ustez demokratikoa den Estatu batek, legitimoak diren aldarrikapen politikoak murrizteko ez ohizko elementuak darabiltzanean (lineaz kanpoko 155 artikuluaren ezarpena, instrumentu sasi-gubernamental gisa dabilen Estatuko Fiskaltza Nagusi baten kontrola, komunikabideen erabateko kontrola eta neutraltasunaren ezabapena, korrupzio politiko ekonomiko izugarria,…) Beharrezkoa da gomuta egitea Estatu espainiarraren demokraziaren kalitate mailaren inguruan.

 

Aurrekoa ez da gauza azpimarragarri bakarra, izan ere batzuek behin eta berriz Konstituzioa darabilte (eta konstituzionalistatzat dute euren burua), jubilatuen pentsioaren kopuruari dagokionez, ez dituzte euren betebehar konstituzionalak betetzen, egite autonomikoa oinarritzen den dispositiboari etekina atera diote eta LOAPAren garaian bezala, estatu autonomikoa berriz zuzendu behar diren inguruko adierazpenak errepikatu eta errepikatu dabiltza; lan esparruan, adostutako harreman produktiboen jite bilaterala berregin dute, Gardentasunaren Agentzia Internazionalak Espainiako erreinua, Europako gobernu ilunenen artean jarri du eta, hauek adibide bakan batzuk besterik ez dira.

Nor harritu dezake, hiritar botere ekonomiko garrantzitsuek finantzatutako eta artifizialki fabrikatutako alderdi batek, inkestetako boto asmoan lehen postua okupatzeak?

Next Euskadi