Next Euskadi

ESPAINIAKO ERREINUA, DEMOKRAZIA PERFEKTUA?

2018/01/08 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
ESPAINIAKO ERREINUA, DEMOKRAZIA PERFEKTUA?

ARGAZKIA JAITSI

Espainiaren batasuna mantentzeko Indar Armatuek duten betebeharraren alde Pazko Militarrean Defentsako Ministro andreak zabaldutako apelazioek, zalantza sorrarazten dute eta badirudi, PPko bozeramaileek eta Auzitegi Nagusiko Magistratuek Autoetan adierazi bezala, independentziaren aldarrikapena ez da batere legitimoa.

Oriol Junqueras espetxeratuta mantentzeak bi gauza agerian uzten ditu, beti ere delituzko errepikatzea Generalitateko Presidenteari egoz dakiokeeen egiazko aukera hor dirauen bitartean: Magistratuek, Oriol Junquerasek etorkizunean Erabakitze Prozesua bere horretan errepikatuko duela igartzeko gaitasun paranormalak dituzte, edo alternatiboki, indarrean dagoen Kode Penala ez dute ezartzen (gutxi falta zaio baina oraindik ere ez ditu ideak kriminalizatzen) eta autore zigor- eskubide bat ezartzen dute, zuzenbide penalean aditu Klaus Roxinek salatzen duen bezala, edo etsaiaren eskubide penal bat, herrialde bereko zuzenbide penalean aditu Günter Jakobsek salatzen duen moduan.

Next Euskadi