Next Euskadi

CIUDADANOS ALDERDIA

2017/12/18 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
CIUDADANOS ALDERDIA

ARGAZKIA JAITSI

Finantza laguntza askorik gabe eta eskuin freskoago bat izateko eta Alderdi Popularra baino zurrunago bihurtzeko esperantzarik ez zuen alderdi  hau, espainiar aberriaren patu unibertsalaren batasuna neurririk gabe defendatzeko sortu zen.

Horrexek egiten dio Kataluniako hauteskundeetan hautets-aukera garrantzitsuen onuradun izatea (Aznarren eta Espainiar Estatuko sektore nazional katolikoenek ere euren babesa eskaini diote). Eta ulertezina bada ere, Alderdi Popularraren diskurtsoa zentratzeko ahalmena izan du.

Funtsean, bere diskurtsoak, neurri handi batean, ez du bakarrik Katalunian 155 artikulua ezar dadila eragin, baizik eta espainiar gobernuko hitzei jarraiki, espetxeratzearen edo eta erbesteratzearen bitartez, Kataluniar abertzaletasunaren buruzagien burugabetzea -lasai asko Mugabek esan zezakelarik-  eragin du. Gero, demokraziaz dihardute… edo demokrazia irakatsi gura diete Venezuela bezalako beste aberriei, arerio izanda ere, armak saltzeko negozioan bezero dela jakinda ere.  

Next Euskadi