Next Euskadi

AUTONOMIA ESTATUTUAREKIN ZER GERTATU ZEN?

2017/12/11 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
AUTONOMIA ESTATUTUAREKIN ZER GERTATU ZEN?

ARGAZKIA JAITSI

Euskadin konpetentzia estatutarioen degradazioaren inguruan erredaktatzen ari diren agiri ugarik, 1979 urtean adostutako Gernikako Estatutuak, egungo errealitate konpetentzialarekin zerikusirik ez duela ziurtatzen dute.

Adibidez, administrazio lokalaren esparruan, ADMINISTRAZIO LOKALAREN EZRAZIONALIZAZIO ETA IRAUNKORTASUN legea bezalako zeharkako legeak erabiltzen dira, korporazio lokalen erregimen juridikoaren alorrean konpetentzia autonomikoa zeharo mugatzen saiatzen den lege bat, alegia.

Beste adibide bat jartzearren, 2010ean Eusko Jaurlaritzari transferitutako enpleguaren inguruko politika aktiboek, eragin bortitza jasan behar izan dute 2015. Urteko Enpleguaren Estatu Legearen eraginez.

Zeharkako legeek konpetentzia autonomikoei eragindako galerei, egintza autonomikoaren aurkako eta oinarri hartzen duen printzipio dispositiboaren aurkako geroz eta bortitzagoa den Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentzia bat gehitzen zaio (Lehen Xedapen Gehigarriak konstituzionalizatutako eskubide historikoak, lege berezietan oinarritu behar dira, birtualitasuna erakarri eta praktikoki ezar daitezen).

Gernikako Estatutua onartu zuten alderdi gehienek, iragankortasun asmo batek bultzatuta egin zuten, beti ere autogobernu maila handiago bat lortzeko. Baina errealitate fatikoa bestelakoa izan da, izan ere estatutuek geroz eta konpetentzia lausoagoak eta okertuagoak babestu baititu.

Next Euskadi