Next Euskadi

KATALUNIAKO PROZESUAREN BESTE ‘BITXIKERIA’ BATZUK

2017/12/04 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
KATALUNIAKO PROZESUAREN BESTE ‘BITXIKERIA’ BATZUK

ARGAZKIA JAITSI

Gaur bertan, Auzitegi Goreneko Epaile izapidegiak, Oriol Junqueras, Forn eta Jorditarrentzat fidantza bitartez espetxetik ateratzeko aukerarik ematen ez dioten autoa agindu du. Gainontzeko atxilotu eta espetxeratu bakoitzak, ordea, ehun mila euroko finantza eskatu dio autoak, behinik behin espetxea saihestu ahal izateko.

Jakiten denaren arabera, aipatutako horiek espetxean mantentzen dituen Autoa, delitua berriz bete daitekeen aukeran oinarritzen da; baina Epaile izapidegiak azaldu beharko liguke, zein delitu berriz ere bete ditzakete, abenduaren 21eko hauteskundeetarako hautagai diren eta erreferendum bat deitzeko inolako eskubiderik edo inputatu zutenen edozein delitu betetzeko eskubiderik ez duten horiek.

Abenduaren 21ean, ziur asko, erabaki hau eragin duten botereek, espetxeratutako hautagaiak aurkezteak suposatzen duen indarraz jabetuko dira.

Next Euskadi