Next Euskadi

POBREZIAREN AURKAKO LEHIA

2017/11/27 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
POBREZIAREN AURKAKO LEHIA

ARGAZKIA JAITSI

Ez gara herrialde txiro bat, baina baldintza hauek ez dute betirako iraungo eta edonoiz alda daitezke.

Testuinguru honetan eta Diputatuen Kongresuan, txiro kontsideratzen diren pertsona ororentzako eta laguntza izaera duen errenta unibertsalaren proposamena planteatu da berriz ere. Europako Instituzioek bi prozeduren bidez neurtzen dute txirotasuna: Euroestat-ek aurreikusitakoa, hau da herrialde bakoitzak markatutako bataz besteko errenten %60a lortzen ez duten pertsonak txirotzat jotzearena, edo Arope-rena (At Risk Off Poverty and Social Exclusión), kasu honetan herrialde bakoitzeko bataz besteko errentaren %70a lortzen ez duen pertsona txirotzat jotzen duena. Estatu espainiarra aitzakiatzat hartuta, teknikoki Segurtasun Sozialaren laguntzaren baten onuradunen, baita langabezia lortzen dutenen %40 txiroak liratezke; baita lana duten biztanleen %30a -autonomoen %40a- eta 30 urte baino gutxiago duten gazte kopuruaren erdia.

 Errenta unibertsalaren kasuak ez du zerikusirik Euskadiko DSBE-arekin, izan ere azken honek merkaturatzea du helburu eta berarekin batera, heziketa profesionalarekin, lan bilaketarekin eta abilezia berriak eskuratzearekin erlazionatutako betebeharrak aintzat hartzen ditu.

Ulertezina ordea, hauxe da: parlamentuan errenta unibertsala planteatzea, batik bat Pentsioen Sistema Publikoa unibertsala eta nahikoa izatea exigitzen duen Konstituzioaren 41. Artikulua betetzen ez denean eta Kontribuzio- Pentsioen Sistema Publikoak babesten ez dituenentzat, Pentsio ez Kontributiboen Lege bat existitzen denean. Konstituzioaren bi aginte hauek betetzearekin ez genuke nahiko izango, batik bat, harrokeriaz euren buruak konstituzionalistatzat dituztenen aipuak jarraituz gero.

Next Euskadi