Next Euskadi

AUZITEGI NAGUSIAK, CARME FORCADELL ETA PARLAMENTUKO BESTE MAHAIKIDE BATZUEN INGURUKO AUTOA DELA ETA ZENBAIT AIPU

2017/11/20 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
AUZITEGI NAGUSIAK, CARME FORCADELL ETA PARLAMENTUKO BESTE MAHAIKIDE BATZUEN INGURUKO AUTOA DELA ETA ZENBAIT AIPU

ARGAZKIA JAITSI

Autorearen eskubide penalaren ezaugarriak ditu – irudikapenei, presuntzioei edo intuizioei, delituzko ekintza baten izaera ematearena-. Legezkotasun oinarrian fundatzen den eskubide penalarena.

Arrazoien erakusketak adierazten duenez, gutxienezko eskuhartzearen oinarriaren eta geroz era konplexuagoa den gizarte baten burujabetzaren behar handien arteko antinomiari aurre egin behar izan zaio, eta hortaz, delitugintza modu berriei neurrizko babesa eman behar izan dio, beti ere eta modu berean, bere zena galdu duten delituzko irudiak ezereztatuta. Non koka ditzakegu Kataluniako Parlamentuak hartutako erabakiak gatazka honetan?

Parlamentuko ekintza bat ez luke inoiz, altxamenduzko delitu baten suposizio juridiko bat osatuko eta beraz, parlamentuaren ekintza batek antinomia osotzen du.

Bestalde, zeharbide penalen egituran eta arrazoien berezko erakusketan, kode penalak dio, delitua, tankera penala osatzen duen helburua lortu ahal izateko bete beharreko ekintzen behin behinekotasun faktikoa izan behar dela. Hauxe ez da urriaren 1eko erreferendumean gertatzen, izan ere, aurretiaz Auzitegi Konstituzionalak ezereztatutako erreferendum bat baita eta ekintzaren gerokoak, Auzitegi Konstituzionalak berak inkonstituzionaltzat joko lituzkeelako.

Etsaiaren eskubide penalaren inguruan Aurreko agirietan egindako gomuta guztiak, auto honen inguruan egin daitezke nahiz eta Auzitegi Nazionaleko epaileen ekintzen arabera, badirudi auto honek izaera katartikoa duela, izan ere Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kideak ez baitituzte espetxeratu eta Kataluniako Gobernuko Kontseilariak behinik behin presondegian aurkitzen baitira.

Next Euskadi