KATALUNIAKO PROZESUA

2017/09/11 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
KATALUNIAKO PROZESUA

ARGAZKIA JAITSI

Makina bat dira, Kataluniako Parlamentuan onartutako Herri Galdeketaren Deialdiaren Legeen eta Iragankortasunari buruzko legebiltzar prozeduraz idatzi eta argitaratutako artikulu eta albisteak. Esamesak, zurrumurruak guztiz deitoragarriak izan dira, eta horietako batzuk, erabat paradoxikoak, esaterako gehiengoak gutxiengoak zapaltzen dituela (alderantziz izan behar ahalko luke, edo?) dioten bezalakoak. Iruzkin guztiak gainera, oposizioko zenbait taldek erabilitako legebiltzar filibusterismoaz lagundurik.

Hala ere, arraz gauza gutxi esan da, Auzitegi Konstituzionalak, Espainiako Gobernuak planteatutako errekurtsoak argitzeko erakutsitako abilezia eta azkartasun miragarriaz; zenbait kasutan, minutu gutxi behar izan ditu, Auzitegi Konstituzionalak, normalean, konstituzio-kontrakotasuneko helegite bat askatzeko  lau urte inguru behar izaten dituenean.

Kataluniako herriaren subiranotasuna ordezkatzen duen instituzio bati, jazarpena eragiten zaionean eta juridikoki mespretxugarriak diren trikimailuez bere araudi propioa indarrez ezartzeko derrigortzen zaionean, herria bera da jazarpen hori jasotzen duena. Kataluniako prozesuan, arrazoia gailendu dadila eta behingoagatik Kataluniaren borondatea errespeta dadila!

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017