ESPAINIA VERSUS KATALUNIA

2017/07/26 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
ESPAINIA VERSUS KATALUNIA

ARGAZKIA JAITSI

Estatu espainiarrak Kataluniako instituzioei eragiten ari zaien jazarpen maila benetako atrofia demokratikoa sortzen hasi da.

Gobernu batek, funtzionarioen zerrenda beste gobernu- instituzio bati hertsadura neurri gisa eskatzen duenean, ez ditu printzipio demokratikoaren errekerimenduak soilik alde batera uzten, baizik eta, estatu- konpetentziak ere gibeleratzen ditu, eta Kataluniaren kasuan, berezko antolaketa eta funtzio publikoarenak.

Neurri hauekin, Estatu espainiarra, argi eta garbi, bere jarduketa aukera propioak gainditzen ari da, neurri penal hauek extra forma bihurtuz.

Izan gaitezen eskuzabalak eta adierazi dezagun: herri bati, bere etorkizun politikoari edo beste gai bati buruz kontsultatua izan dadineko aukera ukatzea eztabaidagarria izan daiteke ere (irakur bitez, 1966an Estatu espainiarrak izenpetutako Giza Eskubideen Nazioarteko Itunak)

Gero, batzuek, beste herrialde eta bere estatu propioko herriei demokraziari buruzko eskolak emateko atrebentzia dute.