SUBIRANOTASUN POLITIKOA

2017/07/19 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
SUBIRANOTASUN POLITIKOA

ARGAZKIA JAITSI

Askotan, zorroztasun intelektual askorik gabe, sinonimoak bakarrik ez, beren definizioak eraginda oso aberatsak diren kontzeptuak erabiltzen dira.

 

Euskobarometroak, berriki, Euskadiren independentziaren aldeko kideen kopurua neurtu gura du, izan ere, darabilen independentziaren kontzeptua zehaztu gabe, subiranotasun nozioarekin duen harremana zehaztu gabe eta subiranotasun kontzeptua bera zehaztu gabe.

 

Konbentzionalki onartuta dago, subiranotasuna, labirinto kontzeptual batean murgiltzen gaituen eta berariazko instituzioen bitartez, politika publikoak ezartzeko aukeran oinarritzen dela.

 

Beste askoren artean, politika publikoa definitzen duten adiera asko dago:

 

-          Dye-k (2008) “gobernuek egin edo ez egin erabakitzen duten oro” dela adierazten du.

 

-          Aguilar Villanueva-k (1996) bestalde, politika publiko bat honako kontzeptuen batuketa dela dio: a) gurarizko ekintza kolektibo baten diseinua, b)ekintzak berak eragiten dituen erabaki eta interakzio askoren emaitza gisa, nola ez, ekintzak berak hartzen duen bidea, eta ondorioz, c) ekintza kolektiboak sortzen dituen egiazko ekintzak”.   

 

-          Oszlak y O´Donnell-ek (1981) adieraztera ematen dutenez “… Estatu- politikak (edo politika publikoak), gure ustetan, Estatuaren esku-hartze mota zehatz bat adierazten duten ekintza edo omisio multzo bate balira ulertzen dugu, beti ere, arreta, interesa edo gizarte zibileko beste eragileen mobilizazioa eragiten duen gai bat sortzen denean”.

 

-          Omar Guerrero (1988): Politika publikoak, pergamino zaharretako gobernu-portaera forma bat dira.

 

-          Frohock (1979): Politika publiko bat, praktika sozial bat da eta ez ekitaldi soil eta isolatu bat. Politika publikoa eskaera gatazkatsuak adiskidetzeko beharrak sortzen du, edo beste era batera esanda, helburu bera partekatzen duten, baina beste batzuekin lan egitea irrazionaltzat jotzen dutenen arteko ekintza kolektiboa sustatzeko pizgarriak ezartzen ditu.

 

-          Kraft eta Furlong-ek (2006) politika publikoa, arazo publikoen aurrean gobernuak azaltzen duen ekintza edo ekintza faltaren denbora tartea dela planteatzen dute: “Politika publikoek ez dute bakarrik gizarte baten balio garrantzitsuenak islatzen, baita balio horien artean sortzen den gatazka bera ere. Politikek argi adierazten dute, erabaki zehatz baten aurrean, existitzen diren balio anitz eta desberdinetako zeini lehentasuna eskaini”.   

 

-          Denhi Rosas Zárate (2014) adierazten duenez, politika publikoa, logika arrazionala da, gobernuak, momentu eta leku jakin batean, erlazionaturik egon daitezkeen beste eragile batzuekin (besteak beste, enpresariak, gizarte zibila, elkarte pribatuak, emakumeak, gazteak, pertsona nagusiak, ezintasunen bat duten pertsonak, indigenak, migratzaileak) ekin edo ez ekiteko oinarri bat definitu eta egituratzeko ahaleginaren emaitza den adierazpen politiko-administratibo eta sozial da.

 

 

Gogoeta mardul honetan, EAJ-PNV-ko alderdikideak gauza bat argi eta garbi daukagu, bere garaian Sabino Aranak adieraziko lukeen bezala: Euskotarren aberria, Euskadi da.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017