EMAKUNDE

2017/07/12 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
EMAKUNDE

ARGAZKIA JAITSI

Iragan astean, Emakunde euskal institutuak, Eusko Jaurlaritzak Berdintasun Legea adostu ondoren, bere lau lan estrategien lehen ebaluazioa aurkeztu zuen.

Emakunde, tankera bereko beste hainbat instituzio bezala, historiako jazarpenaren ideología zaharrena eta korapilatsuenaren kontra egiteko sortu zen: patriarkatuaren aurka, alegia.

Ebaluatutako estrategiek, emakumeek oraindik baldarki bestelakoa den leku bat okupatzen duten alorrei so egiten die: enpleguratzea, ordaintzea eta zuzendaritzako karguak okupatzea; etxeko lan guztiak baita senitarteak zaintzea ere, emakumeek bete behar dituzten eginbeharrak direlako ustea; emakume izateagatik, sexu eraso eta hilketen biktima izatearen baldintza; eta azkenik, bere ikusgarritasun urria, bizitza publikoaren zenbait arlotan, esaterako jai esparruan, aisialdian, elkarte- sarean, etab.

Emakunde, UPV/EHU eta konprometitutako emakume eta gizon elkarte desberdinekin batera, emakumeengan eragina duten gabezia hauek gibeleratzen lan laudagarria betetzen ari da. Hala eta guztiz ere, aipatu ditugun arazoak ez dira ordenamendu juridikoaren bitartez, ezta gaitzespen penalaren bidez, ezta sentsibilizazio kanpainen bidez ere konpontzen; irtenbidea, batik bat heziketa ea formakuntza munduan, biztanleriaren erdia beste erdiaren menpe bizi ezin daitekeen ideia meta-kulturan errotzen ez den arte ez da helduko.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017