AMATASUN SUBROGATUA

2017/07/05 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
AMATASUN SUBROGATUA

ARGAZKIA JAITSI

Amatasun subrogatuak, paradoxikoki bada ere, sentsibilitate kontrajarriak ordezkatzen dituzten bi erakunderen oposizioarekin topo egin du: erakunde feminista ortodoxoenarekin eta Apezpiku- Konferentziarenarekin.

Herrialde batzuetan legala den eta bestetan ilegala den amatasun edo ernalketa mota hau, gehiegikeria eragiten ari da, nahiz eta familia bat eratzeko modu moduan gaita ez izan. Ernalketa honetara, aberatsak diren eta Kaliforniara joan daitezkeen pertsonak edo, txiroak izanda, emakumeen umetokien esplotazioagatik ezagunak diren eta maiz, mafien kontrolpean dauden prozeduretara jotzen dute.

Auzitegi Gorenak I Aretoaren bitartez proposatutako irtenbidea, aita biologikoarengatiko aitatasuna erreklamazioa onartzean datza. Irtenbide honek, adingabekoaren interes gorenaren defentsari jaramonik ez dio egiten, erabat. Ez ditu bi aitak aintzat hartzen eta beraietako bati aita biologiko izendatzera derrigortzen dio. Zentzugabeko soluzio hau hartuta, Auzitegiak, adopzioa markatzen du azken soluzio modura. Bikote heterosexualen kasuan, biek gametoak eskainita, ez dio arazoari irtenbidea ematen. Nolabait esateko, emakumeari, bere seme/alaba genetiko bera adoptatzeko beharra exijitzen zaiola interpreta daiteke. Eta azkenik gogoratu beharra dago, Auzitegi Gorenaren Sententziak, atzerrian ordezkapen bitartezko haurdunaldien bidez jaiotako umeen inskripzioa berehala bertan behera gera zitezen ahalbidetu zuen, beti ere 2010eko urriaren 5eko Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren Instrukzioari jarraiki.