EZKER ABERTZALE BERRIA LAUDION

2017/06/28 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
EZKER ABERTZALE BERRIA LAUDION

ARGAZKIA JAITSI

 2014ko apirilaren 1ean, Aralar, Eusko Alkartasuna, Sortu, Alternatiba eta zenbait independentek EH BILDU koalizioa inskribatu zuten alderdien erregistroan. Koalizio honen apustu berria, bere jarduera instituzionala bultzatu, EAJ-PNV gibeleratu eta Euskadin, abertzaletasun politikoaren hegemoniaren alde lehiatzea dela dirudi.   

Laudion, gibeleratze asmo horrek, duda gabe, adierazpen etimologiko handienari keinu egiten dio. Orain dela egun gutxi batzuk, Arnaldo Otegik adierazten zuen, politikan jarduteak, demokrazia, bakea, bizikidetza eta besteen iritzi politikoa errespetatzea oinarri izan behar duela. Baina Laudion, ezker abertzalearen garai bateko karismaren adierazle den alkate batekin aurkitzen gara: EAJ-PNV-ko zinegotziekiko hartu emanek batzutan, errespetu faltaren adierazle dira, oposizioari informazio politiko garrantzitsuena ukatzen zaio,… Eta, bien bitartean, harri eta zur, ohiko aurrekontua egikaritzeko gaitasun falta nabariarekin topo egiten dugu, politikarik ez egiteko erarik onena; ez garai bateko moduan bezala, ezta garai berrietan ere.

Noiz helduko da Bildu Laudioko Udalera? Korporazio honek, noiz egingo dio so, Otegik defendatutako balioei, hots, tolerantziari, demokraziari eta errespetuari?

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017