KATALUNIAKO SUBIRANOTASUN PROZESUA

2017/06/14 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
KATALUNIAKO SUBIRANOTASUN PROZESUA

ARGAZKIA JAITSI

Kataluniar herriaren borondatearen magalean sortutako prozesu honek bi esparru aintzat hartzen ditu: alde batetik, datorren urriaren 1ean Kataluniar herriari egingo zaion galdeketaren iragarpena eta bestetik, herri galdeketa artikulatuko dituzten mekanismo juridikoak.

Galdeketaren iragarpena, berez, ezin daiteke legezkotasunaren egiaztatze objektu izan, izan ere, ez ditu ez zuzeneko ezta zeharkako eragin juridikorik eragiten eta gai publikoetako oinarrizko parte hartze eskubidearen parte da, baita adierazpen askatasun eskubidearena ere, biak ere Espainiako konstituzioak aintzatesten dituen eskubideak.

Beste gauza bat, Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentziak jada Estatuarenak esklusiboak direla dioen ondorio juridikoak eragingo dituzten ekitaldiak egokitzen direnean gerta daiteke, batik bat gertatu ahala, ekitaldi horiek inkonstituzionalak deklaratzen hastean direnean.

Aurrerago adierazitako guztiak, Estatu espainiarrak Konstituzioaren lehen artikuluaren bitartez adierazten duen demokraziaren definizioa urratsen du (izan ere Espainiak estatu sozial eta demokratikoa osatzen baitu). Estatuan, oinarri demokratikoaren definizioa, parte hartze politiko moduak, eta bereziki, erreferenduma, Estatu espainiarreko herritar guztiei Auzitegi konstituzionalaren jurisprudentzia murriztailearen bitartez  esleitzen da (autonomi erkidegoei, herrialde esparruko eta izaera sozial, ekonomiko, kultural eta abarreko galdeketak egiteko aukera luzatzen zaie, beti ere subiranotasunaren alderdi nagusiei inoiz kalte egiten ez badiote).

Katalanei, euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzeak ez du soilik atrofia demokratiko bat suposatzen, baizik eta, herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen duten eta 1966. urtean Estatu espainiarrak onetsitako Tratatu Internazionalak urratzen ditu, gainera.