EUSKAL KODE ZIBILA

2017/06/07 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
EUSKAL KODE ZIBILA

ARGAZKIA JAITSI

2015ean, Eusko Legebiltzarrak, Euskal Autonomi Erkidegoa osatzen duten hiru herrialde historikoentzako kode zibil berri bat onartu zuen. Garrantzi jurídico nabarmena duten alderdi gehienak arautu eta herritar guztiengan eragin zuzena duena. Hala ere, autogobernuaren ikuspuntutik, behar bezala aintzat hartu ez den garrantzia du.

Euskadin bi foru dira: bata Bizkaiko forua eta bigarrena, Aiarako forua, azken honek arautze testamentalak esklusiboki dituelarik. Euskal Kode Zibilaren nobedadeek gainera, lagapen eskubideei keinu egiten die Acto testatori deituriko elementuaren eskutik.  Elementu hau, komisarioaren papera modukoa da, hots, garatze askatasunaren faktuzko sistema baten antzekoa eta oinordeko legitimoaren jokoaren bitartez, seme-alabetako bakarrari herentzia zuzentzeko aukera eskaintzen du. Gauzak honela,  Euskal Kode Zibila eta Espainiakoa bata bestearengatik aldentzen dira, izan ere azken honek, legitima osoa seme- alaba guztien artean bana dadila aurreikusten baitu.

Horren bestez, testatzera (ondasunak lagatzera) doan pertsonaren, hau da bere ondasunak, hil eta gero nola banatu behar diren pertsonaren errekonozimendua bezalako ageriko gauza bat arautzen da, eta kodeari esker boluntarioki eta autonomoki egiteko aukera luzatzen zaio hiritarrari.

Euskal Kode Zibila eta tradizio handiko Aiarako forua beraz ia bat dira, testatzeko (ondasunak lagatzeko) askatasunari dagokionez behintzat. Izan ere Aiarako foruaren eskutik baserria zatikatzeko beharra saihesten zuen eta Euskal kodeak orain ere, enpresa, fundazio, elkarte eta abar luze bat zatikatu beharra ere ekiditen du. Laburbilduz: Euskadiren autogobernuaren esparruan emandako aurrerapauso nabaria, nahiz eta tamalez, ia inor konturatu gabe sortu den.