GENERO INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN UMEEN ZURZTASUNA

2017/05/10 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
GENERO INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN UMEEN ZURZTASUNA

ARGAZKIA JAITSI

Genero indarkeriaren aurkako babes osorako neurriak eskaintzen dituen 1/2004 Lege Organikoak, erabat higuingarria den indarkeria mota hau pairatzen duten emakumeak babesteko bideari ekin zion.

 

Legeak erabateko babes estatutua, indarkeria pairatzen den familia inguruan aurkitzen  diren adin gutxiokoera zabaldu zuen, haurren eta nerabeen babeserako uztailaren 22ko 8/2015 Lege Organikoaren bitartez. Egia da, indarkeria honen testuinguruan bizi diren adin gutxiko askok euren biktima izaera are mindutagoa ikusten dutela, maiz euren aitak ama akabatzean.

 

Egia da ere bai, genero indarkeriaren erruz ama galdu duten umezurtz hauek biktimizazio bikoitza pairatu behar dutela: batetik, berez biktima izateagatik, eta bestetik, bere umezurtz egoeraren araudi juridiko eskasarengatik. Beldurrez jotako hazkunde eta garapen pertsonala izan duten umeak dira, tratu txarrak eman dituen gizonaren eskutik, amari menderatze eta min gehiago eragiteko. Eta kasurako, amari min egite aldera, euren seme-alaba propioak akabatu dituzten entzute mediatiko handia lortu dituzten kasuak. Geure ahalegin eta asmo onak batu ditzagun, biktimizazio bikoitz honekin amaitzeko asmoz eta legeari indar eta adore nahikoa luzatu diezaiogun, genero indarkeriaren poderioz umezurtz gelditu diren umeen zurztasuna ahalik eta eramangarrien izan dadin.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017