KONTZERTU EKONOMIKOA

2017/03/29 | Emilio Olabarria

rss Ezagutzera eman
KONTZERTU EKONOMIKOA

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Herriak ez ditu inoiz Kontzertu ekonomikoak galdu, ez Guda Karlistetan, ez frankismoaren ostean, Araba eta Nafarroarentzako mantendu izan baitzuen, “herrialde azpisuge” ez kontsideratzeagatik.

Euskal historiografia tradizionala beti izan da, Batzar Nagusien legegintza gaitasunaren aldekoa, beti ere, bere subiranotasuna gaztelar lurraldeengatik independiente izan delarik. Foru- subiranotasun honetan jatorria du bere zerga- sistema, hots, Kontzertu Ekonomikoa bera.

Edonola ere, historiaren inguruko gomutekin arretaz jokatu beharra dago; izan ere egungo Ogasun sistemak XIX. Mendeko sorkuntza baitira, eta bide batez, foru Historiak legitimotzat hartuko luke, Jauntxoaren ondare- jabetza. Zerga figura historiko gisa, inposatzearen zenbait adibide jar ditzakegu, esaterako, bular, eskaera, ozteratzea, maiztertasuna, Elizaren hamarrena eta “fijosdalgo” eta laborariei dagozkien salbuespenak. Beste adibide batzuk ez bezala, Kontzertu Ekonomikoa bere horretan subiranotasun adierazpen bat da egungo ogasun-ereduak agertu ostean.

Espainiako Konstituzioa eta autonomia Estatutua indarrean sartzearekin batera, kontzertu Ekonomikoa, EAEko Herrialde guztietara zabaldu zen, maiatzaren 13ko 12/1981 Legearen bitartez. Hala ere, Kontzertu Ekonomiko hau, 2001era bitarteko behin behineko iraupenaren gabeziarekin sortu zen. Denbora tarte honen anekdota moduan, foru-diru-kutxentzat suposatu zuen kaltea nabarmen delarik, Arabako foru Aldundiari eragin zion erabakia aipatu behar dugu, izan ere kupoa handitu baitzitzaion, Forondako aireportua finantzatu ahal izateko. Honen ondorioz, arabarrok bi aldiz ordaindu dugu aireportu hau eta, horrez gain, Estatuak denbora tarte baten ostean itxi egin zuen.

Zorionez, eta Aznar presidente ohiak, bere inbestidurarako EAJ-PNVren botoak behar izategatik, eta Juan jose Ibarretxe Lehendakariak bideratutako lan-taldearen dilijentziagatik, euskaldunok Kontzertu Ekonomiko bat dugu, izaera mugagabeduna eta maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak arautua. Xedapen honek, subiranotasun politikoaren kontzeptua bezain tronkala den elementu bat du hurrengo honetan:

“ 1.I. Art: Herrialde Historikoetako instituzio agindunek, euren herrialde barruan, beren zerga-erregimena mantendu, ezarri edo arautzeko aukera izango dute”.